Zerbitzu kalitatearen eta gutxieneko gastuei buruz Grupo Mutua Madrileñaren printzipioei jarraituz sortu da Istripuen Asegurua; istripu arriskuaren aurrean, horrekin lortuko da babesik gehien lanpostuan eta zure bizitza partikularrean.
Zure beharren neurrira diseinatutako asegurua, estaldurak eta kapitalak zuk aukeratzen dituzun asegurua:
- Heriotza.
- Baliaezintasun Iraunkorra eta Osoa.
- Baliaezintasun Iraunkor Partziala, baremoaren arabera.
- Eguneroko kalte-ordaina, ospitalizatzeagatik: gehienera jota, 90 egun.
- Osasun laguntza: diru-itzultzea, 6.000€ arte, mediku gastuetan, farmazia gastuetan, ospalizaziokoetan.
Gainera, ondorengo bermeez ere goza dezakezu:
- Eguneko 24 ordutan eta urteko 365 egunetan estaldura, munduko edozein tokitan.
- Irabazietan Parte Hartzea, bigarren urterokoan %10 arteko beherapenak eginez hobarietan, eta %25 arte hirugarrenean eta ondorengoetan.
- Mutua Madrileñan kontratatutako polizak ordaintzea, 3.000€ko zenbatekora arte, aseguratuak Baliaezintasun Iraunkorra izanez gero.
- Best Doctors-en bidez, Interconsulta eta Traumacare-ren doako zerbitzuak, gaixotasun larriaren kasuan eta polizak estalitako istriputik eratorritako ondorioen kasuan nazioarteko medikuaren bigarren iritzia lortzeko.
|