HomeMutua
Hautatu: Castellano Catalán Euskera Gallego Valenciano Inglés
  Tamania testu Tamania testu Tamania testu
Tamania testu Tamania testu
INBERTSIO FUNTSAK

MUTUACTIVOS SA, SGIIC da Mutua Madrileñaren inbertsio funtsen erakunde kudeatzailea. 1985. urtean sortu zen, taldearen finantza ondarea inbertsio funtsen bidez kudeatzeko eta administratzeko helburuarekin.

1987an, MUTUACTIVOS SV sortu zen merkataritzako unitate gisa, mutualistei eta beste inbertsiogile batzuei Inbertsio Funts horietara sarbidea errazteko helburuarekin.

KUDEAKETAREN PRINTZIPIOAK

Interesak gure bezeroekin elkartzea.

Mutuactivosek kudeatzen duen ondarearen zati handi bat Grupo Mutua Madrileña taldeari dagokiona da. Gure bezeroek funts horietan egiten dituzte inbertsioak eta horien bidez, Mutua Madrileñak bere ahalegin inbertsiogilea bideratzen du.

Benetan aktiboa eta independentea den kudeaketa.

Balioa prezio onean sistematikoki identifikatzera zuzenduta dagoen inbertsio politikagintza da, kanpoko inolako baldintzarik gabe, Grupo Mutua Madrileña taldearen erabateko independentzia oinarri gisa hartuta.

Arriskuaren kontrol zorrotza.

Honakoa da gure inbertsio prozesuaren abiapuntua: arrisku maila bakoitzera egokitutako errentagarritasuna.

Kontzentrazioa eta dibertsifikazioa.

Gure ahalegina produktuen kopuru mugatua kudeatzera zuzendu ohi dugu; hala ere, horrek sektoreen, aktiboen eta eremu geografikoen araberako dibertsifikazio maila egokia eskaintzen du. Gure helburu nagusia kudeatzea da; ez “ezartzea”.

Aurrezkiko eta inbertsioko irtenbideak eskaintzen dituen hornitzaile eraginkorra gara.

Ez dago "ordaindutako” inolako sare komertzialik eta, horrek merkatuko kudeaketa komisiorik lehiakorrenak aplikatzea ahalbidetzen digu.

KUDEATUTAKO AKTIBOAK

Mutuactivosek kudeatzen duen guztizko ondarea 2.500 milioi eurokoa zen 2006ko ekainean inbertsio funtsei dagokienez; horietatik %48 kanpoko bezeroei dagokiena da (erakundeak, banatzaileak eta pertsona fisikoak).

Mutuactivosek bezeroentzat kudeatzen dituen aktiboak nabarmen ugaritu dira: 2000. urtean 311 milioi euro izatetik, 2006ko maiatzean 1.211 milioi izatera. Hazkunde hori %25en inguruko kopuru eguneratua da; sektoreko batez bestekoa, aldiz, %4koa da.

Harremanetarako Ordezkaritzak Mapa Web   © Mutua Madrileña