ARESA SARRERA
Mutua Madrileñaren Osasun Aseguruen konpainia da Aresa.
Osasun-laguntzan 45 urte baino gehiagoko esperientziarekin, Espainia osoan bulego-sare zabala eta 550.000 aseguru-hartzaile baino gehiagorekin, Mutua Madrileñari gehitu zaio mutualista guztiei osasun-estaldura pribatu onena eskaintzeko.
ARESA GURE PRODUKTUAK:
Aresak Mutuasalud osasun produktuen aukera sortu du, gure mutualistei mediku laguntza kalitateduna bermatzeko baldintzarik onenetan.
Aukera berri horrek osasun laguntza pribatuko 3 produktuz osatuta dago, horrela, mutualistak dituen beharren arabera aukeratu ahal izango du bere familiarentzat gehien egokitzen den modalitatea.
GURE PRODUKTUEN ABANTAILAK
Mutuasalud produktu aukeraren bidez, Aresak aseguru-hartzaileen esku jartzen ditu ondorengoak:
Laguntza mediko azkarra eta eragingarria.
Diagnostikoa eta tratamendurako bitarteko eragingarri eta modernoenetarako sarbidea, itxaronzerrendarik gabe.
Munduko espezialista onenentzako sarbidea Nazioarteko 2. iritzi medikoaren bidez.
Medikuen hautapen askea, Osasun Zerbitzuen Gida zabal batean doan edo gastuak itzuliz munduko espezialista onenen artean.
Klinika onenetarako eta zentro kontzertatuetarako sarbidea, logela pribatuan.
Larrialdietako osasun asistentzia munduko edozein herrialdetan.
75 urtera arte kontratatzeko aukerarekin.
Adinaren arabera %20 arteko deskontuekin.
24 orduko mediku orientazioko telefono zerbitzua.
Estaldura pertsonalizatzeko aukera istripu, ospitalizazio eta hortzetako berme osagarriekin.
Eta... Mutua Madrileña taldearen kalitate eta zerbitzuaren berme osoarekin.
GURE PRODUKTUEN DESKRIBAPENA
Mutuasalud Premium - Deskribapena
Osasun laguntzako aseguru pribatua familiek estaldura hobea izan dezaten pentsatuta, baldintza ekonomiko oso mesedegarrian. Dituen estaldurak ugari dira, ondorengo ataletan sailka daitezkeenak:
Lehen mailako medikuntza.
Mediku eta kirurgia espezialitateak.
Prebentzioko medikuntza.
Diagnostikorako baliabideak.
Tratamendua, Ospitalizazioa, beste osasun zerbitzu eta produktu osagarri batzuk.
Eta Osasun Zerbitzuen Gidan sartutako osasun zentro eta mediku guztiak.
Mutuasalud Global - Deskribapena
Modalitate honekin, nahi duzun erietxe eta medikua aukeratu ahal izango duzu, munduko edozein lekutan, edozer pasatuta ere arreta eta tratamendu eragingarriena jaso dezazun. Espainian Aresak dituen mediku eta zentro kontzertatuetako edozein hautatuz gero, mediku arreta guztia doan izango duzu, inolako gasturik edo ordainketarik gabe.
Aresak 10.000 mediku eta 400 osasun zentro jartzen ditu zure eskura Espainia osoan. Gainera, munduko edozein lekutako kontzertatu gabeko edozein mediku edo zentrotara joanez gero, gastuen %90 arte berreskuratuko duzu. Urteko 250.000 €ko estaldura orokorra aseguru-hartzaile bakoitzagatik.
Mutuasalud Global Plus – Deskribapena
Munduko edozein lekutan mugarik gabeko estaldura nahi duten pertsonentzako pentsatutako osasun laguntza pribatuko programa.
Munduko edozein herrialdetan zein medikurekin eta zein zentrotara joan nahi duzun aukeratu ahal izango duzu. Aresak sortutako edozein gasturen %95 arte ordainduko dizu.
Osasun programa honek osasun estaldurak eta sektoreko zerbitzu zabalenak hartzen ditu, urteko estaldura osoa aseguru-hartzaile bakoitzeko 450.000 €koa izanik.
Produktu eta bermeei buruzko informazio gehiago hemen.
|